Durangoko Jaiak 2025

[ARGAZKI GALERIA]: Mozorrorik zoroenekin jantzi dira Durangoko kaleak

E.H. 2025ko urr. 18a, 20:20

Ez dira Rio de Janeiroko karnabalak, ezta Tenerifeko inauteri entzutetsuak ere. Baina durangarrentzat sakratua da jaietako mozorro eguna, eta gaur ere halantxik erakutsi dute kuadrillek: vikingoak, Oktoberfest jaialditik iritsitakoak, partxis-taula, Mel Gibson eta bere eskoziar garaiezinak, Michael Jackson eta bere thriller zonbiak... denerik topatu dugu Durangoko kaleetan. (Argazkiak: Lucia Meruelo)

Jaietako azken txanpan sartuta daude durangarrak. Bihar amaituko dituzte sanfaustoak, Patxikotxuren agurragaz, baina hitzordu hori baino lehen, makina bat ekitaldi dute aurretik

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!