Laguntza psikologikoa eta jarduera fisikoa Zaindu zerbitzuaren programan

E.H. 2025ko urr. 17a, 11:32

Mankomunitateak prest du Zaindu zerbitzuaren abendura arteko egitaraua. Mendekotasuna duten senideak zaintzen dituztenei eta pertsona nagusiei laguntzen jarraituko dute ekintza sortarekin. 

Berbaldiak:

Elorrion, Osakidetzarekin lankidetzan, mendekotasuneko oinarrizko zainketei buruzko trebakuntza-saioa egingo da. Azaroan, beste bat egingo da Abadiñon, kasu honetan Berdintasun eta Aniztasun Sailarekin elkarlanean.

Laguntza psikologikoko tailerrak:

Durangok laguntza psikologikorako bi tailer ditu, eta horietako bat bikote zaintzaileei zuzenduta dago. Bestalde, Elorrion eta Berrizen ere horrelako tailerrak egingo dira, eta senide zaintzailea den edozein pertsonari zuzendutakoak izango dira.

Prestakuntza tailerrak:

Abadiñon egingo da. Autozainketaren garrantziari buruzko prestakuntza-tailerra da.

Jarduera fisikoa:

Zirkuitu Osasungarrien bidez, bizi-ohitura osasungarriak indartuko dira, bai mendi ibilaldiak eginez baita autozainketa fisikoarekin lotutako gaiak landuz ere. Programa hori Durangon, Iurretan eta Abadiñon garatuko dute.

Dibulgazioa:

Durango Irratiaren (FM:107,8) bidez, iraupen luzeko zainketei inguruko sentsibilizazioa lantzen da.

Nori zuzendua

Mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntza, arreta eta orientazioa emateko doako zerbitzua da Zaindu. Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar udalerrietako zaintzaileei bideratutakoa.

Edozein tailerretan parte hartzeko edo/eta informazio gehiago jasotzeko, aldez aurretik
zerbitzuarekin harremanetan jarri behar da:

  • Tel.: 946200546 / 680 425 764
  • zaindu@dma.eus
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!