Andra Mariko basilikaren sekretuak ezagutzeko berbaldia arratsalde honetan

E.H. 2025ko urr. 16a, 12:14

Juan Manuel González Cembellín historian doktoreak berbaldia eskainiko du gaur, 19:00etan, basilikan bertan. Ekitaldia Vicente Zabala kultur elkarteak antolatu du.

Gonzalezen berbaldia dibulgatiboa izango da. Historia doktoreak Andra Mariko elizpearen ezaugarri historikoak eta artistikoak aletuko ditu, ikusten direnak eta ez direnak aintzat hartuta. Vicente Zabala elkarteko kideek gogoratu dutenez, Uribarriko Andre Mariaren basilika gotikoa berezia eta bakarra da Bizkaian, eta Gonzalez Cembellinek horrek guztiaren errepasoa egingo du 19:00etatik aurrera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!