Lekerikak eta Barandikak indartsu hasi dute Jai Alai Leaguea. Atzo Durangoko Master Serieseko finala irabazi zuten, denboraldi berriko lehen hitzordua zena. Irabazleak bi setetan nagusitu ziren Urreistiren eta Zabalaren aurka: 15-11 / 15-8.
Partidu horren aurretik emakumeen erronka jokatu zen: Jai Alai Leagueko irabazleak azken Euskotren Winter Serieseko irabazleen aurka. Bikoteetan azken orduko aldaketa bat egon zen. Ihart Arakistainek hankatik lesionatutako Elaia Gogenolaren tokia hartu zuen. Helena Barrenetxea durangarra eta Arai Lejardi —Winter Serieseko txapeldunak— gailendu ziren Arakistainen eta Maia Goikoetxearen kontrako partiduan: 11-15 /15-9 / 5-2.