Durangoko Jaiak 2025

[ARGAZKI GALERIA] Durangarrek plaza bete dute artopil banaketan

Anboto 2025ko urr. 13a, 14:00

Jendetza batu da Durangoko udaletxe parean San Fasto egunean. 17:00etan erreka jaitsiera egingo dute. 

Urriak 13, astelehena  (San Fausto eguna)

  • 07:00 Diana JAIZALE taldeko txistulariekin.
  • 07:30 Zezenak Dira dultzaineroekin.
  • 10:00-12:00 Durango Irratia AIREAN! 107.8 FM solasaldiak. Zuzeneko programazioa Ezkurdiko kioskotik Durangoko udal ordezkariekin eta herritarrekin.
  • 11:00–14:00 Txikientzako parkea Landako eskolan. (Euria bada, Landako eskolako frontoian).
  • 11:00–14:00 Gaztetxoentzako jolasak Ibaizabal parkean. (Euria bada, San Antonio ikastetxean).
  • 11:00 Meza nagusia San Fausto elizan.
  • 11:00 Paella txapelketa San Fausto auzoan. Paellak aurkezteko epea:
  • 14:00etan. Sari banaketa 14:30etan. Antolatzailea: San Fausto auzo elkartea.
  • 11:30–14:30 Haurrentzako puzgarriak San Fausto frontoian.
  • 12:00 Kalejira Musika Eskolako txistulariekin.
  • 12:00 Paella txapelketa txosnagunean. Sari banaketa 14:30etan.
  • 12:30 Ume eta familientzako ikuskizuna txosnagunean: Thor magoa.
  • 12:30 Txalaparta, ohorezko aurreskua eta artopilen banaketa udaletxeko plazan. Ondoren, Kriskitin dantza taldea. Amaitzeko: Larrain dantza. (Euria bada, Andra Mariko elizpean).
  • 13:00 Kantusaioa Egundo taldearekin Alde Zaharretik.
  • 16:00–19:00 Txikientzako parkea Landako eskolan. (Euria bada, Landako eskolako frontoian).
  • 17:00 Txokolatada San Fausto auzoan. Antolatzailea: San Fausto auzo elkartea.
  • 17:00 Mañaria errekaren jaitsiera Tabiratik. Antolatzailea: Txosna Batzordea.
  • 17:00 Zuresku egurrezko jolasak eta joku tradizionalak Torneos Durango elkartearen eskutik Ezkurdin. (Euria bada, Nevers ikastetxean).
  • 18:00 Umeentzako jolasak San Fausto auzoan. Antolatzailea: San Faustoko auzo elkartea.
  • 18:00 Patxi eta Konpainiarekin gira eta buelta dantzatu Ezkurdin. (Euria bada, Plateruenan).
  • 20:00 Swintronics swing eta elektronika fusio saioa Andra Mariko elizpean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!