Mutilen gazte mailan Berriatuko Uribesalgo-Aratz bikoteak irabazi zuen finala Markinako Jokin-Kirmen bikotearen kontra. Horrela, Markinak iazko txapela berritu zuen maila honetan. Ondoren emakumeen txanda izan zen eta bertan klub berako bikote bi lehiatu ziren: Berriatua A eta B. Arakistainek eta Maiak lortu zuten garaipena faborito ziren Elaia eta Maialen menderatuz.
Azken finalean, gizonen 25 urtez azpikoan, maila oso altuko bi bikote izan ziren aurrez aurre: batetik, Markinako Javier-Atain, eta, bestetik, Paueko Bonnin-Caparrus frantziarrak, finalerdian txapelketako partidarik onena jokatu zutenak. Protagonistek ez zuten hutsik egin eta goi mailako ikuskizuna eskaini zuten. Markinarrak hirugarren setean nagusitu ziren emozio handiko finalean.
Nagusien mailako garaipenarekin, Markinak txapelketako ranking historikoan zuen abantaila handitu du. Aurtengoarekin zortzi bider irabazi du nagusien mailan. Ondoren, Berriatua eta Gasteiz daude sei garaipenekin.
(Argazkiak: Luis Iturrioz)