Durangoko Jaiak 2025

[ARGAZKI GALERIA] Pantxikeren etorreragaz eta Gaztetxekoen pregoiagaz abian dira txosnaguneko jaiak

Anboto 2025ko urr. 10a, 21:36

Txosnagunean askotariko ekimenak izango dira San Fausto jaietan.

Ohi moduan, Pantxike kalejiran ekarri dute txosnagunera. Ondoren, Gaztetxeko kideek obra txiki bat taularatu dute udalaren hainbat politika kritikatuz. Pregoian Gaztetxearen beharrizana azpimarratu dute. "Durangok Gaztetxea behar du, eta bide horretan jarraituko dugu borrokan. Denontzako eskuragarri izango den arte, kirol eta aisialdia eskaintzen; eta horregaz batera tendentzia erreakzionarioak gorantza doazen honetan, honi aurre egiteko prest egongo den gazteria antolatzen", adierazi dute. Palestinarekiko elkartasuna ere erakutsi dute.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!