Udalaren berbetan, zerbitzua "bereziki intentsiboa" izango da urriaren 10ean, 11n, 12an, 13an, 17an, 18an eta 19an, jende kopuru handiena espero den egunetan, hain zuzen ere. Beharginek hiru txandatan lan egingo dute, hainbat tresnarekin. Besteak beste, lau ur-baldagailu, lau garbigailu automatiko eta hondakinen bilketarako lau kamioi erabiliko dituzte.
Lan-txandak honako hauek izango dira: 06:00etatik 13:00etara, 13:30etik 20:30era eta 19:30etik 02:30era. Era berean, 22 komun publiko jarriko dituzte herriko puntu estrategikoetan. Mireia Elkoroiribe alkateak eta Jesica Ruiz alkateordeak garbiketa zerbitzuko langile guztien lana eta dedikazioa eskertu dute. Era berean, herritarrei dei egin diete beren lana errespeta dezaten.