Durangoko Jaiak 2025

Tren eta autobus zerbitzu bereziak Durangoko jaietarako

E.H. 2025ko urr. 9a, 12:35

Euskotrenek eta Bizkaibusek beren zerbitzuak indartuko dituzte urriaren 10eko, 11ko, 17ko eta 18ko gauetan. Kontuan hartu behar da, erabiltzaileek Barik txartela erabili beharko dutela. Zerbitzuetan ez dute esku dirurik onartuko. 

Euskotren:

  • Barikutik zapatura bitarteko gauetan, urriaren 10ean eta 17an, tren zerbitzu berezia egongo da Bilbo-Eibar (Ardantza) geralekuen artean. Trenak orduroko maiztasuna izango du.
  • Zapatutik domekara bitarteko gauetan, urriaren 11n eta 18an, Bilbo eta Deba arteko zerbitzua indartuko dute, Bilbo eta Elgoibar artean tren gehigarriak ipinita. Bilbotik Elgoibarrerako trenaren maiztasuna ordubetekoa izango da. Elgoibartik Debarakoa, ordu bikoa.

Bizkaibus:

Bizkaibusek zerbitzu gehigarriak ipiniko ditu Elorrio eta Durango artean. Ordutegiak honako hauek izango dira:

  • Barikuetan, urriaren 10ean eta 17an(23:10etik 1: 10era):
    • Elorriotik irteerak: 23:10, 00:10, 01:10, 02:10, 03:10, 04:10, 05:10, 06:10
    • Durangotik irteerak: 22:45, 23:45, 00:45, 01:45, 02:45, 02:45, 03:45, 04:45, 05:45, 06:45
  • Zapatuetan, urriaren 11n eta 18an (23:45etik 3: 45era):
    • Elorriotik irteerak: 00:10, 01:10, 02:10, 03:10, 04:10, 05:10, 06:10, 07:10
    • Durangotik irteerak: 23:45, 00:45, 01:45, 02:45, 02:45, 03:45, 04:45, 05:45, 06:45,
      07:45
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!