Durangoko Larrasoloeta xake klubak Miriam Sarmientoren Oroimenezko lehenengo txapelketa antolatu zuen zapatuan. Emakumeei bideratutako txapelketa gutxi daudenez, parekidetasunaren bidean pauso berri bat ematea izan zuten helburu eta gustura daude txapelketak izandako harreragaz. Leire Menoyo geratu zen txapeldun, Larrasoloetako Maitane Varasen aurretik. Durangoko xakelaririk onenaren saria Larrasoloetako Rosa Perezek jaso zuen.
Atzo, berriz, Durangoko Xake Aktiboko Irekia antolatu zuten eta Larrasoloetako Rodrigo Sarraldek bigarren postua eskuratu zuen.
Xake aktiboko irekiko sari banaketa. (Argazkia: Durangoko Udala)