Durangoko jaietako adinekoen bazkarirako izen ematea, zabalik

E.H. 2025ko urr. 6a, 09:20

Urriaren 12an egingo da, Landako Gunean, 14:00etan. Aurten, 800 lagunentzako bazkaria eskainiko dute.

Herriko jaien harira, Durangoko Udalak adinekoen bazkaria antolatu du. Urriaren 12an egingo da, 14:00etan, Landako Gunean. Hori dela eta, izena emateko epea zabaldu dute. Interesdunek nagusientzako udal zentrora jo beharko dute, Astarloa kaleko 1. eta 2. solairura (10:00-13:00 eta 16:00-18:00). Inskripzioak egiteko epea urriaren 8an amaituko da. Durangoko Udalak azpimarratu duenez, aurten iaz baino 150 plaza gehiago eskainiko dira. 800, guztira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!