2,1 milioi euroko kreditu aldaketa Durangon, kirol ekimanduak eta zerbitzuak hobetzeko

E.H. 2025ko urr. 2a, 15:03

Kopuru horretako 1,3 milioi Tabirako aldagelak botatzeko erabiliko dute. Udal brigadarako garabi bat erosiko dute 450.000 euroan. 

Durangoko Udalak 2.123.308 euroko kreditu aldaketa egitea onartu du udalerriko hainbat zerbitzu eta azpiegitura hobetzeko. Jarduketetako batzuk kirolguneei loturikoak dira. Batetik, 1.315.208 euro baliatuko dituzte Tabirako aldagelak botatzeko. Lanok esleituta daude jada, eta udalak aste gutxi barru hasi gura du eraikina botatzen. Bestetik, 90.500 euro bideratuko dituzte Tabirako futbol zelai berria garatzera. Aurreproiektua eta exekuzio proiektua idatziko dituzte kopuru horrekin.

Hirigintzari dagokionez, 180.000 erabiliko dituzte Zumalakarregi kaleko arbolak berritzeko, eta beste 72.600 euro trenbide inguruneko arau subsidiarioak eguneratzeko. Horrez gainera, 15.000 euro baliatuko dituzte udaltzaingoaren uniformeak berritzeko, eta beste 450.000 brigadarentzako kamioi garabia erosteko. Beste proiektu batzuen artean, Landako Gunearen erabilerari buruzko azterketa, inklusio sozialerako neurriak eta erakusleihoen lehiaketa daude.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!