Durangoko Udalak jakinarazi duenez, PERI1 Trenbideko alkate erabakia kaltegarria ez dela ebatzi du epai batek. Eta sententzia gobernu taldeko kideek, EAJk eta PSE-EEk, urteetan defendaturikoa izan arren, helegitea ipintzea erabaki du gobernu taldeak. Modu horretan, "gardentasunarekin eta interes publikoarekin duen konpromisoa" berretsi gura dute. Gaineratu dutenez, bigarren epaiak ere euren alde egingo duela aurreikusi dute gobernu taldeko kideek.
Auzia ulertzeko urte batzuk egin behar da atzera. Udalak gogorarazi duenez, 2020an, orduko gobernu taldeak auzitegietara jo zuen PERI1-Trenbidearen partzelazioa herriarentzat kaltegarria zelakoan. Auzi hartan tren geltoki zaharraren orubea birpartzelatzeko proiektua onartu zen behin betiko. 2020ko salaketaren epaia uztailaren 29an kaleratu zela jakinarazi du udalak. Eta "epaiaren edukiarekin ados egon arren", helegitea ipiniko dutela iragarri dute, "durangar guztion interesak segurtasun juridiko osoz" defendatzeko.