Komunitate energetikoak sortzeko dirulaguntzak prest Durangon

E.H. 2025ko urr. 1a, 09:32

Durangoko Udalak ia 77.000 euroko dirulaguntza prestatu du komunitate energetikoen azterlanetarako. Antolatu daitezkeen informazio eta aholkularitza jarduerak lagunduko dituzte, baita eguzki-plaken instalazioen bideragarritasun azterketak ere.

Laguntzak jarduera ekonomikorik gabeko pertsonek edo erakundeek osatutako elkarteek eta komunitate energetikoek eskuratu ahal izango dituzte, baldin eta egoitza fiskala eta soziala Durangon badute. Jarduketak udalerriko lurzoruaren barruan egin beharko dira eta bertako kideen autokontsumorako izango dira bakarrik. Eskaerak 2025eko urriaren 10era bitarte aurkeztu ahal izango dira udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!