Singapurreko ordezkaritza batek Landako Eskola bisitatu du

E.H. 2025ko ira. 30a, 12:05

Hezkuntza ministerioko ordezkariak eta hezkuntza adituak eskola durangarrean izan ziren barikuan. Landako Eskola aukeratu zuten bisitarako, bertako Amara Berri sistemaz eta Translanguaging proiektuaz gehiago jakiteko.

Barikuan, Singapurreko ordezkaritza batek Landako Eskola bisitatu zuen, ikastetxeko Amara Berri sistema eta Translanguaging proiektua bertatik bertara ezagutzeko. Herrialde asiarreko hezkuntza ministerioko kideak eta hezkuntza adituak eguerdia pasata iritsi ziren zentrora. Arantza Arrizabalaga zuzendariak azaldu dutenez, ordezkaritzako kideek bazuten "Amara Berri sistemaren ezagutza xumea, era teorikoan", baina horren esperientzia bertatik bertara ezagutzea falta zitzaien. Horrez gainera, bisitan zehar, hizkuntzen irakaskuntzari ipini zioten arreta, "bereziki Euskal Hezkuntza sisteman", eta"euskaldunak ez diren ikasleen euskalduntze prozesuan" arreta ipinita. Era berean, Singapurreko ordezkariek Landakoko  Translanguaging programa ezagutzeko ere aprobetxatu zuten bisita, hiru hizkuntzen ikasketa prozesuari (euskara, gaztelania eta ingelesa). 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!