San Inazioko txintxaunak estaliko dituzte

E.H. 2025ko ira. 30a, 11:48

350 metro karratuko azalera estaliko dute. Udalak lizitaziora atera du proiektua, 287.600 eurogaz.

Durangoko Udalak teilatua ipiniko dio herriko jolasgune bati. San Inazioko txintxaunak estaliko ditu, eta umeek zein familiek leku estali bat gehiago izango dute laster, eguraldiak laguntzen ez duen egunetarako. Teilatuak 350 metro karratuko azalera estaliko du, eta horrez gainera, parkeko zoladura berritu eta hiri-altzari gehiago ipiniko dituztela iragarri du udalak. Alde teknikoari dagokionez, LED argiztapen erregulagarria ipiniko dute, eremua gauez ere erabili ahal izateko.

Teilatua egiteko obra lizitazio fasean dago momentu honetan, 287.617 euroko aurrekontuagaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!