Universitario Bilbao taldeak irabazi zuen Durango Neskak Rugby Txapelketa

Joseba Derteano 2025ko ira. 30a, 10:26

Parte hartzaile guztien familia argazkia (Argazkia: David Roman)

Joan zen zapatuan lehiatu zen txapelketaren 6. aldia Arripausueta zelaian.

Aurtengo aldiak bost klub batu zituen sei talderekin: Durango Rugby Taldea (DRT), Elorrio Rugby Taldea, Gaztedi Rugby, Hernani Club Rugby Elkartea eta Universitario Bilbo Rugby. Azken honek bi talde eraman zituen eta euretako batek irabazi zuen txapelketa finalean Gaztedi mendean hartuta. Eguraldia lagun, 200 bat ikusle batu ziren partiduak bertatik bertara jarraitzeko. 

Etxeko taldeak, DRTk, finalerdiak jokatzeko helburua lortu ez arren,  txapelketa "ona" burutu zuela azpimarratu dute klubeko kideek ohar batean. "Hain talde gazteak izanik, txapelketa beraien burua progatzeko eta taldea bateratzeko baliagarria izan zen", nabarmendu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!