Durango Neskak Rugby Txapelketak seigarren aldia egingo du zapatuan

Anboto 2025ko ira. 26a, 12:14

Atzoko aurkezpeneko irudia. (Argazkia: DRT)

Partiduak 14:30ean hasiko dira Arripausuetan.

Durango Neskak Rugby Txapelketaren seigarren aldia lehiatuko dute zapatu honetan. Bost klubek parte hartuko dute: Durango Rugby Taldeak (DRT), Elorrio Rugby Taldeak, Hernanik, Gaztedik eta Universitario Bilbaok. Azken honek bi talde ekarriko ditu. Guztira 145 jokalari inguru batuko dira Arripausuetan. Partiduak 14:30etik aurrera jokatuko dira.

DRTk antolatutako ekimena atzo aurkeztu zuten eta herritarrak ekimenean parte hartzera gonbidatu zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!