Palestinaren aldeko horma-irudia egingo dute Herria tabernaren parean

E.H. 2025ko ira. 25a, 11:37

Palestinaren aldeko margoketa bat Durangoko Montevideo kalean.

Margoketa bihar, barikua, egingo dute, 19:30ean. Era berean, kontzentrazioa egingo dute, baita kontzertu akustiko bat ere.

Palestinaren aldeko eragileek herrialdeari elkartasuna adierazteko ekintzak egingo dituzte bihar, barikua, Durangon. 18:00etan, kontzentrazioa egingo dute, eta hori bukatuta, Palestinagazko elkartasun eguna antolatzeko batzarra hasiko dute. Azken hori urriaren 12a kaleratuko dute, Durangoko jaien testuinguruan, txosnetako egitarauagaz bat eginda. 19:30ean, horma-irudia margotuko dute Herria tabernaren aurrean. Azkenik, kontzertu akustikoa izango dute. Berun taldeak emanaldia eskainiko du 20:00etan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!