Durangoren eta Montevideoren senidetze ekitaldia egingo dute zapatuan

E.H. 2025ko ira. 24a, 11:29

Ekitaldia Andra Mariko elizpean egingo dute, 18:30ean. Musikak, dantzak eta gastronomiak egingo dute bat. 

Durangok eta Uruguaiko hiriburuak euren arteko senidetzea ospatuko dute zapatuan, ekitaldi batekin. Jardunaldia Andra Mariko elizpean egingo dute, 18:30etik aurrera. Ekitaldia Andrea Bella komunikatzaile euskal uruguaitarrak gidatuko du, eta Euskal Herriko zein Uruguaiko kultur adierazpenak ikusi ahalko dira oholtza gainean. Batetik, Durangoko Orfeoiaren emanaldia. Bestetik, tango doinuak. Johana eta Gabriel tango dantzari bikoteak emanaldia eskainiko du, eta Walter Cesar Lopez kantari uruguaitarrak Atlantikoaren bestaldeko doinuak ekarriko ditu Durangora.

Ekitaldiaren amaieran, bertaraturikoek Euskal Herriko eta Uruguiko produktu tipikoak doan dastatzeko aukera izango dute. Durangoko Udalak herritarrak deitu ditu ekitaldian parte hartzera. Halaber, Durangoren eta Montevideoren hartu emanak 2022an hasi zirela gogoratu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!