'Lauaxeta, ametsen egilea' erakusketa ikusgai Arte eta Historia Museoan

E.H. 2025ko ira. 24a, 10:40

Erakusketak Esteban Urkiaga Lauaxetaren irudia eta haren ondare literario, politiko eta gizatiarra aletzen ditu. Irailaren 28ra arte egongo da ikusgai.

Durangoko Arte eta Historia Museoak  Lauaxeta, Ametsen egilea erakusketa ibiltaria hartuko du hilaren 28ra arte. 10 panel mugikorrekin osaturiko erakusketa da, bisitariari ibilbide bisual eta laburra eskaintzen diona. Bildumak Lauaxeta zenaren irudia eta ondare literarioa, politikoa eta gizatiarra azpimarratzen ditu. Besteak beste, duela gutxi ezagututako argazki eta dokumentuak daude ikusgai, hala nola mitinetako kartelak, eskuz idatzitako testuak, kartzela-agiriak eta heriotza zigorraren dokumentuak. 

Erakusketa ibiltaria Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu du. Jon Kortazar katedradun eta literatura kritikaria da komisarioa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!