Durangoko Udalak ludoteka zerbitzuan izena emateko epea zabaldu du 2015 eta 2021 urte bitarteko umeentzat. Zerbitzua asteburuetan eskainiko dute: 17:0etatik 20:30era zapatuetan eta 17:00etatik 20:00era domeketan. Inskripzioak kartel informatiboetako QR kodeak eskaneatuta edo aurrez aurre, Intxaurrondoko bulegoetara gerturatuta egin daitezke.