Ateak irekitzeko jardunaldia gaur Durangoko Musika Eskolan

E.H. 2025ko ira. 24a, 09:59

Lehenengo jardunaldia gaur egingo dute, 14:00etatik 18:00etara. Azaroaren 15ean, berriz, beste saio bat egingo dute, 10:00etatik 13:00etara. Izena aldez aurretik ematea ez da beharrezkoa. Bisitak Iker Ruiz de Alegria zuzendariak gidatuko ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!