Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, joan zen zapatuan gizonezko bat atxilotu zuten Durangoko etxebizitza batean bikotekide ohiari eraso egitea leporatuta. Gizonezkoa etxebizitza horretan bertan atxilotu zuen Ertzaintzak. Atxilotua domekan epailearen esku utzi zuten, eta aske gelditu zen gero.
Durangoko Udalaren adierazpenak
"Durangoko Udalak neurriak bultzatzen jarraituko du, udal-erakundeek eta, oro har, herritarrek edozein eraso matxistari berehala eta irmo erantzun diezaioten, biktimari lehentasuna eman diezaioten, emakumeei indarkeriari aurre egiteko eta erasotzaileen gizarte-zigorgabetasuna saihesteko tresnak emateko prebentzio-jarduerak gara daitezen", azaldu du udalak.
Gogoratu dutenez, urte osoan honako zerbitzu hauek daude eskuragarri, besteak beste:
Indarkeria matxistaren unitatea, Andragunean (Lariz Dorre, 2): 618 79 13 33 / misasi@durango.eus
SFUS BIZKAIA (Gizarte Larrialdietako Foru Zerbitzua): 944 025 050
Bizkaiko Foru Aldundiaren sexu-indarkeriaren biktimei laguntza integrala emateko zerbitzua (24 ordu x 365 egun): 900 840 977.
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako eta hurbileko pertsona, senide eta profesionalentzako telefono bidezko arreta espezializatuko zerbitzua (SATEVI): 900 840 111 (doakoa; ez du arrastorik uzten fakturan; arreta 51 hizkuntzatan; entzun edo hitz egin ezin duten pertsonentzako arreta).
II. Durangaldean emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean jarduteko eta koordinatzeko protokoloa. Informazio gehiago Udalaren webgunean.
Udaltzaingoa: 946 03 00 10
Ertzaintza Durango: 944 66 93 00 (Sail espezializatua goizeko ordutegian).
Emergentziak: 112