[ARGAZKI GALERIA]: Mugarrako 'highline' jardunaldiak irudi ikusgarriak utzi ditu

Ekaitz Herrera 2025ko ira. 20a, 10:30

Oreka Tolosa taldeak soka gaineko oreka jardunaldi pribatua egin zuen joan zen domekan, Mugarrako haitzetan. 134 metroko altueran tenkatu zuten 639 metroko soka, eta han ibili ziren atzera eta aurrera, jausi barik orekari eusten. 

Soka gaineko oreka kirola da Highline. Soka bat altuera nabarmenean tenkatu eta haren gainean oreka galdu barik ibilita egiten dena. Bada joan zen domekan, Oreka Tolosa klubeko kideek era horretako jardunaldia egin zuten Mugarra eta Arranatx lotuta. 134 metroko altueran tenkatu zuten 639 metroko soka, eta han ibili ziren atzera eta aurrera, orekari eusteko ibilaldi ikusgarria egiten. 

Oreka Tolosako kideek jakinarazi dutenez, eurak izan dira Mugarrako haitzetan halako instalazio bat ipintzen eta soka gainean ibiltzen lehenak. Halaber, jardunaldia pribatua izan zela eta Urkiolako Parke Naturaleko zein Bizkaiko Foru Aldundiko baimen guztiekin egin zutela gaineratu dute. Era berean, ingurune naturala behar bezala errespetatu zutela adierazi diote ANBOTOri. 

Soka astebetez egon da ipinita haitzetan. Joan zen asteburuaren hasieran egin zituzten muntaketa lanak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!