Txalap.Art umeentzako ikuskizun bategaz ausartu da

Anboto 2025ko ira. 17a, 15:14

Txalap.ART konpainiako kideak. TXALAP.ART

Txalap.Art euskal konpainia publiko guztiarentzako ikuskizun bategaz ausartu da: Babes. Irailaren 21ean Durangoko San Agustin kulturgunean ikusteko aukera bikoitza egongo da, 17:00etan eta 18:00etan.

Kristof Hiriart arduratu da obra zuzentzeaz, eta bere aginduetara ipini ditu Oreka TX-ko Arkaitz Mtez. de San Vicente eta Igor Otxoa txalapartari trebeak, eta Thierry Biscary kantari eta perkusionista hendaiarra. Ibilbide luzeko artistak dira hirurak, baina, euren esanetan, urrats garrantzitsua eman dute obra honegaz. "Formatu handietan jokatzetik formaturik intimoenera pasatu nahi izan dugu, eta gure acting-a, mugimendua, perkusioa eta kantua eraman nahi diegu bizitza honetan ibilbidea eta euren nortasuna eratzen ari diren pertsonei", azaldu dute taldekideek.

Sarrerak salgai

Bestalde, urtea amaitu bitartean San Agustin kulturgunean egingo diren emanaldi guztietarako sarrerak salgai daudela azaldu du Durangoko Udalak ohar baten bitartez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!