Durangoko Udalak dirulaguntzak prestatu ditu joan zen ikasturteko haurtzaindegi-gastuei aurre egiteko. Laguntzok 2023an eta 2024an jaiotako haurrei eskainitako zerbitzua estaliko dute. Eskaerak egiteko epea zabalik dago urriaren 3ra bitarte. Interesdunek udaleko erregistro orokorrean, egoitza elektronikoaren bidez, egin beharko dituzte eskaerak.