Honako hauek dira eskainiko dituzten jarduerak:
- Googaz: DBH4ko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako egitasmoa da, errealitate birtualaren bidez berdintasuna sustatzeko. Urriaren 15ean eta 16an eskainiko dituzte, 18:00etatik 20:00etara.
- BBK Art(e)gileak: artea, sormena eta osasun mentala da batzen dituen proiektua da, Osakidetzaren Durangoko osasun mentaleko zentroko pazienteei zuzendurikoa. Egitasmoa Karlos Martínez Bordoy artista durangarrak gidatuko du.Saioak urriaren 2an hasiko dira. Eguenero egingo dituzte, 10:30etik 14:00etara.
- BBK Familiak: Familien osasun emozionala bultzatzen duen tailer praktikoa, euskaraz eskainia, elkarrizketarako, laguntzarako eta eguneroko bizitzarako tresna erabilgarriak eskaintzeko helburuarekin. Jarduerak urriaren 21ean eta 23an izango dira, Elkartegian.
- Artearen ibilbidea: Bilboko Arte Ederren Museoarekin elkarlanean, BBKk kalitate handiko artelanen erreprodukzioak jarriko ditu ikusgai Bizkaiko hainbat tokitan. Abenduan, Haurtzaroa artean erakusketa egongo da ikusgai Landako Gunearen kanpoaldean.