Sanfaustoetako sukalki eta patata tortilla txapelketetan izena emateko epea, zabalik gaurtik

E.H. 2025ko ira. 17a, 07:30

Sukalki lehiaketarako epea irailaren 24ko 14:00ak bitarte
egongo da zabalik; patata tortilla lehiaketakoa, irailaren 26ko 14:00ak bitarte. Bi lehiaketetarako plazak zozketa bidez esleituko dituzte. 

Izenak online baino ezingo dira eman www.durango.eus/SF2025 atarian. Zozketa egin ondoren, parte hartzaileek lortutako plaza berretsi beharko dute parte hartzea behin betiko formalizatzeko. Sukalki Lehiaketaren kasuan, baieztapena irailaren 29an eta 30ean eta urriaren 1ean egin beharko da. Patata tortilla lehiaketakoak, urriaren 1, 2 eta 3an egingo da.

Txapelketak noiz

Sukalki lehiaketa urriaren 11n izango da, barikua, 08:30etatik aurrera, Landako Gunean. Izen-emateak 5 euroko kostua izango du, eta Intxaurrondo Kultur Gunean ordaindu beharko da. Patata tortilla lehiaketa urriaren 18an, barikua, egingo da 12:00etan, Landako Gunean. Lehiaketa horrek bi kategoria izango ditu: 15 urtetik beherakoena eta 16 urtetik gorakoena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!