Zapatuan Durangora itzuliko dira Dantz Pointen doinu elektronikoak

A.M. 2025ko ira. 11a, 11:06

@elenabarker

Zapatuan, hilak 13, Dantz Point Bizkaia jaialdi elektronikoaren bigarren edizioa egingo dute Durangoko Landako gunean. Musika elektronikoa eta ondare industriala uztartuko ditu jaialdiak. 18:00etan hasiko da jaialdia eta 00:00ak arte luzatuko da. 

Bigarren edizio honetan, Lis Sarroca, Inshore eta Alex TC artistek eskainiko dituzte emanaldiak. BBK Fundazioak eta Durangoko Udalak elkarlanean antolatutako ekimena da Dantz Point. 

Antolatzaileen arabera, 2019an sortu zenetik Dantz Point jaialdiak tokiko ondareari balioa ematea du helburu, arte garaikideagaz eta musika elektronikoarekin uztartzen dituen esperienzia artistikoa sortuz. "Olma galdategi zaharraren tximinia izango da Durangoko historiaren eta musika eszenako proposamen berritzaile eta abangoardistaren arteko lotura puntua", azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!