Durangoko Udalak eta Dendak Bai elkarteak prestakuntza ziklo bat antolatu dute, herriko merkatarien eta ostalarien lehiakortasuna bultzatzeko. Ikastaroetan sei arlo landuko dituzte; praktikoak izango dira guztiak, sektorearen beharrizanetara egokiturikoak. Eguazten arratsaldeetan eskainiko dituzte, irailean, urrian eta azaroan zehar, 14:00etatik 16:00etara, Durangoko Turismo Bulegoan (Kurutzesantun).
Honako hau izango da programa:
- Irailak 17: Bezeroen fidelizatzea
- Urriak 1: Saltokia
- Urriak 15: Bezeroarentzako arreta eta komunikazio eraginkorra
- Urriak 29: Digitalizazioa I
- Azaroak 12: Digitalizazioa II
- Azaroak 26: Digitalizazioa III
Saio bakoitzaren ondoren, 15:30etik 16:00etara, mokadutxo bat eskainiko dute, parte-hartzaileen artean ideiak eta esperientziak trukatzeko tresna modura. Prestakuntza saioetan 25 lagunek parte hartu ahalko dute gehienez. Interesdunek lotura honetan egin beharko dute inskripzioa.