Tabirakok bere 56 taldeak aurkeztuko ditu hilaren 19an

Anboto 2025ko ira. 11a, 08:48

Durangoko saskibaloi klubak maila guztietako taldeak aurkeztuko ditu irailaren 19an, 17:00etan, merkatu plazako aurkezpenean. Aurten 56 talde dituzte eskola mailakoen eta federatuen artean; guztira, 800 bat jokalari eta entrenatzaile. 

Lehenengo Nazional Mailan dabilen emakumeen talde nagusiak etxean hasiko du denboraldia, urriaren 4an, San Ignacio taldearen aurka. Maila berean dabilen gizonen talde nagusiak ere urriaren 4an hasiko du liga, baina kasu honetan etxetik kanpora, Askartza Clareten kantxan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!