Segurtasunerako eta bizikidetzarako herritarren mahaia eratu dute Durangon

E.H. 2025ko ira. 10a, 09:21

Egituran udaleko ordezkari politikoek, auzo-elkarteek, emakumeen kolektiboek, ikastetxeetako guraso-elkarteek, kolektibo zaurgarrietako ordezkariek, merkatariek eta ostalariek esku hartzen dute. 

Durangoko Udalak Segurtasunerako eta Bizikidetzarako Herritarren Mahaia sortu du. Udal iturriek azaldu dutenez, organo eratu berriaren helburua herri "seguruagoa" eraikitzea da, "entzute aktibotik eta lankidetzatik abiatuta". Horretarako, politika publiko erabilgarri eta hurbilak" diseinatu gura dituzte, "auzoen eta bizilagunen eguneroko errealitatean oinarrituta". Era berean, segurtasun mahaia foro "ireki, inklusibo eta iraunkor" modura aurkeztu dute. 

Organo berria sortzeko ideia PPk eraman zuen 2024ko udal aurrekontuetara. Horixe izan zen, besteak beste, udal aurrekontuak babesteko ezarritako baldintzetariko bat. Foro sortu berriak irailaren 8an egin zuen bere lehenengo bilera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!