[ARGAZKI GALERIA]: Elkarlana eta irudimena landu dituzte Maristak ikastetxeko erronkan

Joseba Derteano 2025ko ira. 8a, 14:51

Mundu mailako Maristak zentroak saretzea izan da aurtengo lana.

Urtero lez, elkarlana, erronkei aurre egiteko gaitasuna, imaginazioa eta talde-lana lako balioak mahai gainean jartzen dituen ariketarekin hasi dute ikasturtea Maristak ikastetxeko ikasleek. Aurten mundu mailako Maristak zentroak saretzea izan da lana. Ikasleek ikerketa bat egin dute Euskal Herriko eta nahiz mundu mailako zentroak non dauden jakiteko eta euren errealitateetara gerturatzeko. Ondoren, zentro horiek Durangokoagaz lotzen saiatu dira askotariko garraiobideekin.

Maristak Ikastetxean 600 ikasletik gora dituzte hasi berri den ikasturtean: 400 bat Lanbide Heziketan eta gainerakoak batxillergoan. Lanbide Heziketako askok ikastetxeko ikasketak enpresetako praktikekin uztartzen dituzte. "Praktikan egoten diren ikasleen portzentzaia handi bat enpresetan geratzen da kontratu batekin", nabarmendu du Xabier Ametzazurra ikasketa buruak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!