Erretzeari uzteko ikastaroa Mankomunitatearen eskutik

E.H. 2025ko ira. 8a, 11:15

Irailaren 30ean hasiko da. 15-18 laguneko taldeetan eskainiko dute, 60-90 minutuko saioetan. Doako ikastaroa da.

Mankomunitateko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak tabakoa uzteko ikastaroa antolatu du. Ikastaroa doakoa da, eta 15-18 laguneko taldeetan antolatuko dute. Parte-hartzaileek 60-90 minutuko saioak egingo dituzte astean behin, bederatzi astez jarraian, aditu baten gidaritzapean.

Ikastaroa amaitu eta hiru hilabetera jarraipen saioa egingo dute. Interesdunek honako bide hauetan dute izena emateko informazioa jasotzeko aukera: 946200520 telefonoan, adikzioak@dma.eus helbide elektronikoan eta Elkartegian bertan, era presentzialean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!