Durangoko Udalak ikasturte honetako kultur tailerren inskripzio epea zabaldu du. Batetik, aurreko ikasturteko lau tailer errepikatuko dituzte:
- Bitxigintza sortzailea abalorioekin (2025eko urria)
- Etxeko elementuen kustomizazioa: mihise gaineko integrazio teknika (2025eko azaroa)
- Astronomian hastapen tailerra: Ezagutu inguratzen gaituen zerua (2026ko otsaila)
- Sendabelarrak: propietateak eta erabilerak gure inguruan (2026ko apirila)
Bestetik, tailer berriak programatu dituzte. Honako hauek:
- Etxeko usainak: Aromaterapia naturala (2025eko abendua)
- Mindfulness egunerokoan (2026ko urtarrila)
- Apainketa makramea: Hasiera (2026ko martxoa)
- Oinarrizko joskintza (2026ko maiatza)
Azkenik, pintura tailerra ere egongo da. Egungo hiru taldeei eusteaz gainera, adin desberdinetako taldeak sortuko dituzte:
- 17:00 – 18:00: Adina: 7 – 9 urte
- 18:00 – 19:00: Adina: 10 – 12 urte
- 19:00 – 20:00: Adina: 13 – 16 urte
- 20:00 – 21:00: Helduak (+16 urte): Talde berri bat
Izen-ematea online egin daiteke, irailaren 12ra arte, lotura honetan. Era berean, mmodu presentzialean ere egin daiteke, Intxaurrondoko gazte eta kultur gunean.