Durangoko Obra Brigadaren eraikina egokituko dute

E.H. 2025ko ira. 8a, 09:50

Aireztapen, elektrizitate eta suteen aurkako babes sistemak hobetuko dituzte. Udalak 258.880 euroko inbertsioa egingo du. 

Durangoko Udala brigadako eraikina egokitzen hasi da. Azaldu dutenez, esku hartze nagusien artean, instalazio elektrikoa berritzea eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko sistema ipintzea daude. Era berean, aireztapen sistemak berrituko dituzte, eta suteak detektatzeko zein amatatzeko sistema berriak ipini. Azkenik, larrialdi-argiak aldatuko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!