Urriaren 4an Bizkaiko Erromeria Eguna egingo dute Durangon, lehenengoz. Belaunaldi desberdinak batzeko asmoagaz antolatu dute, izan ere, adin desberdinekoen festa izateaz gainera, "erromeria ulerzteko eta gozatzeko modu desberdinak" ere batu gura dituzte. Horrela, egun oso egitaraua ondu dute antolatzaileek.
Goizetik hasita, Landako Gunean, Ibaizabal parkean, Musika Eskolan eta Plateruenan egongo diren guneetan ekitaldiak eskainiko dituzte. Besteak beste, Esna Gazte, Luhartz, Goazen telesaileko kideak edota Zutik taldeek emanaldi desberdinak eskainiko dituzte.