Durangoko EH Bilduk "koherentzia eta heldutasun politikoa" eskatu dizkio EAJri, Ondasunen eta Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) jeltzaleek "agindutakoaren kontra" doalakoan. Koalizio subiranistak adierazi duenez, 2023an, EAJk udal zergak berrikusi eta jaitsiko zituela "ziurtatu" zuen. Alabaina, errealitatea "bestelakoa" izaten ari dela diote, 2025eko zergak "% 13" igoko direlako. "Durangoko EAJk 2026rako zergak izoztuko dituela agindu du, aurten OHZ % 13 igo ostean", kritikatu dute.
EH Bilduren iritziz, "interes elektorala" darabil EAJk. 2026rako tasak eta zergak izoztea iragarri izana "hauteskunde estrategia bati" zor zaiola uste dute. "Politika fiskal argia" eskatu dute Durangorako, eta horri buruzko "eztabaida serio eta eraikitzailea zabaltzea" proposatu.