Sanfaustoetako kartela aukeratzeko bozketa, zabalik

Anboto 2025ko ira. 4a, 15:08

Durangarrek herriko jaietako kartela aukeratzeko tartea izango dute, irailaren 16ra arte. 41 lan aurkeztu dituzte lehiaketara. Jai batzordeak zazpi finalista aukeratu ditu.

Udal iturriek jakinarazi dutenez, herritarrek modu bi izango dituzte botoa emateko: aurrez aurre, Intxaurrondoko Gazte eta Kultur gunean, eta internet bidez, herritarren partaidetzarako atarian. Kasu bietan, boto-emaileek NAN agiria erabili beharko dute beren burua identifikatzeko. Herritar bakoitzak boto bakarra eman ahalko du. 

Lehiaketara 41 lan aurkeztu dira, eta jai batzordeak zazpi finalista aukeratu ditu. Honako hauek:

  1. Kolore
  2. San Fausto. El salto de la tradición
  3. Festarik onenak
  4. Patxikotxu eta Pantxike goitik begira
  5. Juntos celebrando
  6. Uranga eztanda
  7. Pozaren koloreak

Udalak irailaren 17an jakinaraziko du zazpi horietako zeinek iragarriko dituen aurtengo sanfaustoak. Irabazleak 900 euroko saria jasoko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!