Parte hartzeko interesa duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile zein autoekoizleek durangokoazoka.eus webgunean eman dezakete izena. 60. aldia du aurten Durangoko Azokak, eta edizio borobila izateko lanean hasita dago Gerediaga elkarteko lan taldea. Aurrerago, beste zenbait inskripzio ipiniko dira martxan, besteak beste, egitaraurako proposamenak egiteko eta ikasle goizean parte hartzekoak.