Durangoko Udaleko euskara eta immigrazio sailek euskaran trebatzen hasteko ikastaroa antolatu dute udalerrira etorri berri diren herritarrentzat (AISA ikastaroa). Bigarrenez antolatu dute. Programak 60 orduko iraupena izango du eta astean bitan eskainiko dute, urritik aurrera, ordu biko klaseetan. Zerbitzua debalde eskainiko dute. Udal iturriek gogoratu dutenez, lehendabiziko programa martxotik ekainera eskaini zuten. 11 lagunek jaso zituzten klaseak Udal Euskaltegian.
Ikastaro berrian parte hartu gura dutenek 946030016 edo 630474332 telefonora deitu dezakete. Izen emateak irailaren 26ra arte egin daitezke.