Durangoko Mendi Duatloiko izen ematea martxan dago

Anboto 2025ko abu. 28a, 12:50

Durangoko III. Mendi Duatloia urriaren 4an egingo da. Gainera, Euskadiko Txapelketa izango da.

Urriaren 4rako hirugarren Mendi Duatloia antolatu du Mugarra Triatloi Taldeak. Durangarrek egun osoko egitaraua antolatu dute. Goizean, 10:00etan, umeen duatloia (7 -14 urte) eta duatloi inklusiboa egongo dira. 12:00etan duatloi herrikoia ospatuko da, eta 16:00etatik aurrera Durangoko III. Mendi Duatloia.

Umeen duatloian, duatloi inklusiboan eta herrikoian parte hartu gura dutenek egunean bertan eman beharko dute izena. Euskadiko Txapelketa izango den duatloian parte hartu gura dutenek berriz, irailaren 29ra bitartean egin dezakete inskripzioa, hemen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!