[EGITARAUA]: Abuztuaren 16an ospakizuna egingo dute Durangoko San Roken

Anboto 2025ko abu. 9a, 08:55

Auzoko jaieguna ospatuko dute goizeko 11:00etatik aurrera. Uda pasatzera Durangaldera etorritako ume sahararrek ere ospakizunean parte hartuko dute. 

EGITARAUA

  • 11:00 Kalejira auzoan zehar
  • 12:00 Meza abestua
  • 13:00 Aurreskua. Ostean, luntxa
  • 13:15 Auzoa kantari
  • 14:30 Bazkaria Durangaldeko ume sahararrekin
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!