Bigarren saria Tomas Sanchez Almenarak irabazi du. Udalaren arabera, sariak "Durangoren esentzia islatzen duten irudiei eman zaizkie, paisaia, kultura, tradizioak eta bertako txoko berezien xarma nabarmentzen dutenak". Irailaren 27an egingo den argazki lehiaketan Durango ordezkatuko du argazkiak, gainera. "Lehiaketa hau aukera paregabea izan da gure ondarea, jendea eta Durangoren txoko bakoitzaren edertasuna ezagutzeko. Udaletik parte hartzaile guztiei eskerrak ematen dizkiegu haien konpromisoagatik eta baita epaimahaiaren kideei ere, irabazleak hautatzeko egindako lan eta dedikazioagatik. Herritarrei gure udalerriko txokoak harrapatzen eta sare sozialen bidez partekatzen jarrai dezaten animatzen diegu, Durangoren kulturaren eta naturaren aberastasuna erakusteko leiho bat baita, txoko liluragarri ugari dituen udalerri bat, nabarmendu eta partekatu behar direnak", azaldu du Jesica Ruiz zinegotziak.