Uribarri egoitza zaharreko estalkia berritzeko lanen lizitazioa martxan jarri du Durangoko Udalak

Anboto 2025ko uzt. 29a, 08:16

Lanen "oinarrizko" aurrekontua 242.952, 63 eurokoa da (BEZ gabe), eta hiru hilabetean egitea aurreikusten du Durangoko Udalak. 

"1845ean eraikitako eraikin honek narridura handia jasan du azken urteetan, estalkitik etengabe sartzen den euri-urak egiturari kalte larriak eragin dizkiolako", azaldu du udalak ohar baten bidez. Lanekin, beraz, uraren sarrera etetea bilatzen du udalak, besteak beste. Horrez gainera, Sanagustinaldeko teilatu hegala ere aztertuko da, bertan dagoen aldamioa ere kentzeko. Esleipenean parte hartu gura duten enpresek abuztuaren 20ko 15:00ak arte aurkeztu ditzakete eskaintzak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!