Rodriguezi Armando aitak oparitu zion bildumako lehen alea. "Bilboko Rastro azokan izan zen, sei urte nituela", azaldu du Rodriguezek berak gaur egindako prentsaurrekoan. Ordutik, dozenaka ale batu ditu, eta guztiak erakutsiko ditu Arte eta Historia museoko erakusketan. Ikusezina baina ahaztezina izena, Coco Chanel diseinatzaileari keinua dela azaldu du Garazi Arrizabalaga Durangoko Arte eta Historia museoko zuzendariak. "Ohikoak ez diren objektuak batzen dira erakusketa honetan. Lurrin-flaskoak historiaren lekuko ere badira". Erakusketak ordena kronologikoa du, eta bertan, edertasunaren estetika edota gizartearen balioak nola aldatu diren erakusten du Paule Sanchez zinegotziaren arabera.
Erakusketagaz batera, usain-dastaketa tailer bi ere eskainiko dira, irailaren 10ean eta 17an. Izena emateko, www.durangomuseoa.eus webgunera idatzi behar da, edo 946 03 00 20 telefonora deitu.