3.231 durangarrek parte hartu dute Mugikortasun Seguruaren Udal Programan

Anboto 2025ko uzt. 22a, 15:42

Stop Bide Indarkeriak Durangoko Udalarekin antolatutako jardunaldi bat.

Durangoko Udalak eta Stop Bide Indarkeria elkarteak arrakastatsutzat jo dute 2024-2025 ikasturteko Mugikortasun Seguruaren Programa.

Edizio horretan, programak 3.231 herritar batu ditu. 2.886 Durangoko ikastetxeetako ikasleak izan dira: 1.859 Lehen Hezkuntzako 1.859 eta Bigarren Hezkuntzako 1.027. Horrez gainera, 345 helduk parte hartu dute etorkizuneko gurasoentzako segurtasunerako informazio gida sortzen eta sentsibilizazio kanpainetan. Udalak eta Stop Bide Indarkeriak azaldu dutenez, bide hezkuntza prebentziorako eta gizarte-eraldaketarako tresna eraginkorra da: “Bide-hezkuntzan inbertitzea da gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldietan kontzientzia, errespetua eta erantzukizuna ereitea.”

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!