Mozketaren ondorioz, trafikoa behin-behinean aldatuko dute norabidez. Ibilgailuak BI-3336 errepide nagusitik sartuko dira, Faustebide kaletik (BI-3333) Gernikako Arbola plazatik gertu dagoen biribilguneraino. Handik, Kurutziagatik aurrera egin beharko dute, ohiko noranzkoaren kontra, Goienkalera, eta handik Santa Anako plazara. Ibilgailuek hortik sartu ahal izango dute Artekalera.
Lasuen eraikuntza enpresako teknikariak eta Udaltzaingoa arduratuko dira ibilgailuen sarrera-irteerak gidatzeaz. Udalak herritarren ulermena eta lankidetza eskertu du, lanek eragin ditzaketen eragozpenen aurrean. Informazio gehiagorako, durangarrek 946030000 telefonoa dute eskura.