Barikuan sinatu zuten hitzarmena, Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak eta Joseba Madariaga Euskadiko Unicefen batzordeko presidenteak. Ekitaldian izan ziren, halaber, udalbatzako alderdiko politiko guztietako ordezkariak. Lankidetzak "gizarte inklusiboagoa eta bidezkoagoa eraikitzen lagunduko duela azpimarratu zuen Elkoroiribek, eta funtsezkotzat jo zuen gazteei entzutea eta haien proposamenak aintzat hartzea. Joseba Madariagak esan zuenez, "Durango Haurren Lagun den Hiria gisa aitortzeak bultzada izango da haurrek eta nerabeek herriko eragile aktibo gisa dituzten eskubideak baliatzeko".
Konpromisoak eta ekintza zehatzak
Hitzarmenak jasotzen duenez, Durangoko Udalak honako konpromiso hauek hartu ditu:
- Durangoko haur eta nerabeen egoeraren diagnostikoa egitea, udalerriko adingabeek dituzten behar eta erronka nagusiak identifikatzeko.
- Haurren eskubideetan oinarritutako Haur eta Nerabeentzako Tokiko Plana sortzea eta ezartzea, eta aurrerapenak ebaluatzeko adierazle espezifikoak dituen jarraipen-sistema bat ezartzea.
- Baliabideak esleitzea eta koordinazio-egiturak sortzea, udal-politika guztiek haurren ikuspegia barne har dezaten eta haien beharrak udal-jarduera guztietan integratuta daudela bermatzeko.
Mireia Elkoroiribek eta Joseba Madariagak barikuan sinatu zuten hitzarmena.